OCLC, INC. PRIBATUTASUN-ADIERAZPENA
Azken eguneratzea: 2021eko irailaren 1a
KONTUAN HARTU ADIERAZPENAREN ALDE HAU OCLC-N ETA BERE SAREAN BIDEZ ESKAINITAKO PRODUKTU ETA ZERBITZUETAN APLIKATZEN DELA MESEDEZ IKUSI BEHEAN EDO KLIKATU HEMEN PRIBATUTASUN-PRAKTIKEI BURUZ INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO OCLC-REN BIDEZ ERAKUNDE BEZEROEI ESKAINITAKO ZERBITZU OSTATATUAK DIRELA ETA.
OCLC biblioteka-kooperatiba global bat da, informazioa mundu osoko jendearentzat eskuragarriagoa eta erabilgarriagoa egiteko lan egiten duena, gure kide erakundeentzat (OCLCren "erabiltzaile"entzat) gastuak murriztuaz batera. OCLC, Inc.-k eta haren mundu-mailako filialek (OCLC BV, OCLC UK Ltd., OCLÇ GmbH, OCLC AG, OCLC S.r.l) ( oro har, "OCLC" edo "gu(k)") zure pribatutasuna babesteko konpromisoa hartu dute, eta animatzen zaituzte pribatutasun-adierazpen hau ("adierazpena") irakurtzera datuak nola kudeatzen dituzten ulertzeko.
Gure webgune, produktu, programa eta zerbitzuen bidez (oro har, "Zerbitzuak") edo beste moduren batez OCLCrekin elkarreragiten duten pertsonengandik zein pertsona horiei buruz lortutako informazioari aplikatzen zaio Adierazpen hau. Ez zaie aplikatzen OCLCko langileei, ez eta ikerlanen bidez jasotzen dugun informazioari edo gure erakundeko bezeroek harpidetzan oinarritutako edo ostatutako produktu edo zerbitzuen bidez lortutako informazioari. OCLCk ostalari gisa eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa ikusteko, ikusi beheko atal hau: OSTATATUTAKO ZERBITZUAK
Noizean behin, eguneratu dezakegu adierazpen hau, eta orri hau eguneratuko dugu (azken eguneratzearen data orriaren hasieran ageri da). Informazio kudeaketari buruzko aldaketak webgune honetan jakinaraziko zaizkizu. Noizean behin adierazpen hau berrikustera animatzen zaitugu, gogoratzeko zer informazio biltzen dugun, nola erabiltzen dugu eta norekin partekatzen dugun informazio hori.
Laguntzeko prest gaituzu. Galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan: [email protected]
Nola biltzen dugu informazioa?
Iturri hauetatik bildu dezakegu zuri buruzko edo zure informazioa:
- Zugandik, webgune honekin aritzen zarenean edo OCLCk dauzkan eta pribatutasun-adierazpen hau argitaratua duten beste webguneekin (oro har, "webguneak");
- OCLCrekin dituzun beste harremanetatik; besteak beste, zuk emandako informazioa OCLCren zerbitzuekin edo OCLCko bezeroarentzako arretarekin harremanetan jartzen zarenean edo OCLCk babestutako trebakuntza- edo bestelako saio batean parte hartzen duzunean (zuzenean edo birtualki);
- Zure ordenagailutik, gailutik edo web-nabigatzailetik, era automatikoan edo teknologia batzuk erabiliz (cookie-ak, web-zerbitzariaren erregistroak eta web-balizak) aurrerago adierazi bezala;
- Zugandik edo/eta gure erakunde kideetatik, OCLCrekin erakunde baten izenean edo OCLCko kideren batekin lotuta diharduzunean, baita gure kideetako bat ordezkatzen duzunean ere OCLCko Eskualdeko edo Munduko Kontseiluko ordezkari gisa, edo beste modu baten parte hartzen duzunean OCLCk kideei eskainitako aukera edo ekintzetan;
- Zugandik, hautagaien jarraipena egiteko sistema erabiltzen duzunean edo OCLCri informazioa ematen diozunean lan-eskaintza berriei buruzko informazioa jasotzearren, lan-eskaintza berriei buruzko galderak egiten dituzunean, edo OCLC bidez lanpostu bat lortzeko eskaera egiten duzunean (kontuan izan hori ez zaiela aplikatzen OCLCko langileei; haiei OCLCko langileen datuak babesteko oharra aplikatzen zaie);
- OCLCtik edo hirugarrenen webguneetatik (hedabide sozialak eta zozketa-mikroguneak, inkestak, hedabide sozialeko plataformak eta sarbide promozionalak barne);
- hirugarrenetatik, gurekin horrelako informazioak partekatzeko baimena eman badiezu;
- Horretarako izena emanik OCLCk eskainitako erabiltzaile-kontu batetik zerbitzuren bat jasotzen baduzu, geuk ere jasoko ditugu partekatzeko aukeratzen dituzun datuak.
Hirugarrenen iturrietatik ere jaso dezakegu informazioa, eta pribatutasun-adierazpen honetan aipatutako iturrietatik jasotakoarekin konbinatu, behean aipatzen ditugun helburuetarako.
Zer informazio biltzen dugu?
Behean aipatutako informazioa biltzen du OCLCk. Xede zehatzak gauzatzeko beharrezkoak diren zenbait datu eskatzen dizkiegu erabiltzaileei; dena den, edozein informazio ematea, ez bada adierazten beharrezkoa dela, borondatezkoa da. Zure esku dago behean aipatzen ditugun informazio motak guri eman ala ez, baina beharbada ezin izango dizugu modu eraginkorrenean Zerbitzurik eman, gure zerbitzu guztiak eskaini edo zure eskaera prozesatu, baldin eta informazio batzuk gurekin ez partekatzea erabakitzen baduzu.
Ikusi hemen bil ditzakegun informazio motak:
- Kontaktuan jartzeko informazioa; esaterako, izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakiak eta helbide elektronikoa;
- Kontuari lotutako informazioa; esaterako, erabiltzailea, pasahitza, kontuaren erreferentzia eta lehentasunak;
- Profileko informazioa; esaterako, argazkiak, zaletasunak eta eransten duzun bestelako informazio guztia;
- Informazio profesionala; esaterako, heziketa, historia profesionala eta erreferentziak;
- Komunikazioetako informazioa; esaterako, zurekin izan ditugun komunikazioetan emandako informazioak (helbide elektronikoa, telefonoa, idatzitako guztia);
- Erabiltzaileek sortutako informazioa; esaterako, biblioteka kutunenak, gordetako bilaketak, zerrendak, etiketak, iruzkinak, kritikak, oharrak;
- Gailuen eta nabigatzaileen informazioa; esaterako, zure gailuaren IPa, eta erabiltzen ari zaren gailu motari eta nabigatzaileari buruzko informazioa; Gure zerbitzu batzuk, WorldCat.org barne, erabil dezakete zure IP helbidea geolokalizatzeko, zerbitzuak eskaintzeko asmoz (adibidez, hurbileko biblioteketako aleak erakusteko);
- Erabilerari buruzko informazioa, esaterako, bisitatzen dituzun web-orriak, ikusten dituzun edukiak eta bilatzen dituzun terminoak;
- Transakzioetako informazioa, esaterako, fakturak, erabilera-erregistroak, zerbitzuen ordaiketak edo erlazioantutako zerbitzuak;
- Sare sozialen interakzioak, hala nola "jarraitu", "gustoko dut", argitaratu edo elkarreragin, aipatu edo etiketatu gure sare sozialetako kontuetan, Facebook, LinkedIn, Twitter, Pinterest, Instagram eta SnapChat barne.
Konbina dezakegu zuri buruzko informazioa beste iturri batzuetatik hartutako informazioarekin, hirugarrenenak eta iturri publikoenak barne, hala nola gure erakunde kideek emandakoa (horrelako bateko kidea bazara).
Produktu eta zerbitzu zehatzekin lotura duen informazio gehigarria ere bil dezakegu zuregandik edo zuri buruz. Informazio gehiago lortzeko, ikusi, mesedez, beheko zerrendan agertzen diren produktu eta zerbitzuak.
Beste pertsona batekin harremanetan jartzeko informazioa ematen badiguzu (adibidez, lan-eskaera baterako erreferentzia), zure ardura izango da pertsona hori jakinaren gainean dagoela eta informazio hori emateko baimena duzula ziurtatzea.
Nola erabiltzen dugu zure informazioa?
Zure informazioa erabil dezakegu hainbat eratan, haien artean:
- zuri zerbitzuak eskaintzeko
- gure zerbitzuak ebaluatzeko, hobetzeko, kudeatzeko eta eguneratzeko
- zuri gure zerbitzuen berri emanez
- lan-eskaera prozesatzeko (esate baterako, zure gaitasunak, esperientzia eta heziketa OCLCk eskainitako lanpostu zehatzekin bat-etorrarazteko)
- kontratazio-prozesuari buruz zurekin harremanetan jartzeko, elkarrizketak eta ebaluazioak antolatzeko eta gauzatzeko
- aurrekariak egiaztatzeko, tokiko legeak eskatu edo ahalbidetzen duen moduan
- inkestak, promozioak, sariketak, gertakariak eta ekintzak eskura jarriz
- foro edo iruzkin zabal bat eskainiz
- marketinerako
- kontu bat erregistratuz eta gure sistemaren erabiltzaileak egiaztatuz
- gure webguneak erabiliz eta edukia pertsonalizatuz
- trebakuntza eta bestelako argibide-materialak eskainiz
- trebakuntza-saioetako parte-hartzea egiaztatuz
- zuri beste erakunde kide batzuekin komunikatzeko aukera emanez
- legezko betebeharrak betez, barruko erregistroen mantenimendua eginez eta edozein gatazka konponduz
- Zerbitzuen erabilera ikuskatuz
- Gure eskubideak eta ondasunak babestuz, baita beste erabiltzaileenak ere.
Zenbait kasutan, OCLC-k eman dizkiguzun datu pertsonalak gure webguneen bidez biltzen dugun informazioarekin eta beste iturri batzuetatik bildutako informazioarekin konbinatu ditzake, hala nola hirugarrenen sare sozialetako guneak. Datu hauek prozesatzen ditugu lehendik ditugun marketin erregistroak eguneratu, zabaldu eta aztertzeko, bezero berriak identifikatzeko, egokitutako publizitate edo webguneen esperientziak sortzeko eta marketineko mezu elektronikoak bidaltzeko.
Prozesu automatizatuak erabil ditzakegu publizitatea zuretzako esanguratsuagoa izan dadin.
Zure informazioa erabil dezakegu ere modu anonimo edo kolektiboan.
Prozesatzearen oinarri legala
Informazio pertsonala erabiltzen dugu arestian aipaturiko interes legitimoetarako, zurekin edo gure erakunde bezeroekin dauzkagun kontratuak betetzeko, eta legeak agintzen duen bezala. Zure onespena erabiltzen badugu zure datuak prozesatzeko legezko oinarri gisa, banan-banako onespena eskatuko dugu erabilera horretarako. OCLCk aipatutako helburuez gain beste helbururen bat identifikatzen badu, araudia eguneratuko dugu, eta legeak agintzen duen beste edozein jakinarazpen egin ere bai.
Norekin partekatzen dugu zure informazioa?
Zure informazioa parteka dezakegu hurrengo jasotzaile motekin:
- Hirugarrenen zerbitzu-hornitzaileak. OCLCk kontratuak egiten ditu hirugarrenen zerbitzu-hornitzaileekin zein norbanakoekin, gure izenean aritzeko. Horrelako hirugarrenen zerbitzu-hornitzaileak dira, besteak beste: ekitaldi-koordinatzaileak; galdetegien, web-mintegien eta marketineko mezu elektronikoen banatzaileak; ordainketa-prozesatzaileak eta estatistika-hornitzaileak. Horrelako alderdiek zure informaziorako sarbidea dute, beren funtzioak betetzeko ezinbestekoa den heinean;
- Bazkide-erakundeak. Bazkide batekin ekintza jakin batean elkarlanean ari bagara, izen-emateari buruzko informazioa partekatuko dugu bazkide horrekin. Izen-emateei buruzko informazioa partekatzen dugu ikastaro edo web-mintegien edukia osatzen lagundu diguten erakundeekin. Ikastaroko dokumentazioan aipatuko dira erakunde horiek;
- Sare sozialetako plataformak Zenbait Zerbitzuk sare sozialetako tresna integratuak erabiltzen dituzte, eduki zehatza erraz partekatzeko sare sozialetako plataformen bidez. Sare sozialetako tresna integratuak dituen Zerbitzu bat erabiltzen duzunean, informazioa parteka daiteke sare sozialetako plataforma horiekin, zu sare sozialetako plataforma horretan izena eman ala ez. Informazio gehiago lortzeko, irakurri sare sozialetako plataformen pribatutasun-adierazpenak eta zerbitzu-baldintzak;
- Kidetzari dagokionez. OCLCko erakunde kideetakoa den norbanako baten zenbait informazio parteka dezakegu beste erakunde kide batekin edo eskualdeko zein mundu mailako kontseiluetako kideekin, OCLCko kideekiko eginbeharrak betetzeko eta OCLCko kideek kidetzari etekin osoa atera diezaioten;
- Lan-eskaerei dagokienez. Zure informazio pertsonala OCLCko pertsonal korporatiboarekin eta giza baliabideen pertsonal subsidiarioarekin parteka dezakegu, baita OCLCren ordez diharduten hirugarrenekin ere; esaterako (i) kontratazio-zerbitzuak gauzatzen dituztenak (adibidez, lanbide-erreferentziak egiaztatzea, elkarrizketak antolatzea, lan-eskaeren jarraipena egitea eta lanbide-egiaztapenak egitea), eta (ii) IKT arloko zerbitzuak ematen dituztenak (hala nola ostalaritza eta hodei digitaleko hornitzaileak);
- Legezko betebeharrei erantzuteko. Zure datuak eman diezaiekegu, gure borondatez eta aurretik abisatu gabe, ordena publikoari edo beste autoritate publiko batzuei, lege bati, erregulazio bati, ikerketa bati, baliozko lege-prozesu bati edo antzeko eskari bati men egiteko;
- OCLCren edo besteen babesa Zure datuak zabal ditzakegu iruzurrak atzemateko eta ekiditeko, gure erabilera-baldintzak eta bestelako akordioak betetzeko edo aplikatzeko, edo OCLCren, zure edo beste batzuen eskubideak, ondasunak eta segurtasuna babesteko;
- Transakzio komertzialak Bat-egiterik, erosketarik, porrotik, berrantolakuntzarik, kontsolidaziorik, aktibo-salmentarik edo beste transakzio komertzialik gertatuz gero, OCLCk zabal edo besteren dezake zure informazioa.
- OCLCko erakunde filialak. Zure datuak parteka ditzakegu OCLCko filialekin aurretik aipatutako helburuetarako;
- Publiko orokorra eta bestelako kideak. Aukera ematen dizugu gure Zerbitzuen gune publikoetan oharrak idazteko; esaterako, WorldCat.org-en eta OCLCko Komunitate-zentroaren bidez. Kontuan hartu foro publikoetan argitaratzen duzun informazio guztia, hala nola WordCat.org-en edo Komunitate-zentroan argitaratutako eduki publikoa, denbora errealean eskuragarri egongo dela publiko orokorrarentzat. Halaber, profilaren informazioaren zati zehatz batzuk publikoak edo pribatuak izatea nahi baduzu, "Nire profila"aukera erabil dezakezu zenbait Zerbitzutan. Gogoan izan profileko zati publikoak erabilgarri egongo direla Zerbitzuaren bestelako eragiketak gauzatzeko (adibidez, WorldCat.org-eko edo WebJunction-eko erabiltzaileak); eta
- Estatuko biblioteka-erakundeak OCLCren zerbitzu batzuetan, (adibidez WebJunction) izen-emateei buruzko informazioa partekatzen dugu Estatuko biblioteka-erakunde laguntzaileekin, etengabeko hezkuntza xede harturik.
Kontratuko betebeharrei jarraikiz, zerbitzuak eskaintzeko edo lege-eskakizunak betetzeko izan ezik, hirugarren horiek ez dute baimenik informazioa erabili edo partekatzeko. Datuak babesteko lege eta araudiak betetzeko eskatzen die OCLCk hirugarrenei, bai eta segurtasun tekniko eta antolaketa-segurtasunaren inguruko neurri egokiak inplementatzea eta mantentzea ere, informazio pertsonala babestuta mantentzearren.
Cookie-ak eta bestelako jarraitze-teknologiak
Jakiteko OCLCk nola erabiltzen dituen cookiw-ak eta bestelako jarraitze-teknologiak klikatu hemen
Kanpoko estekak
Webguneak baditu beste webgune batzuen estekak. Horrelako estekek ez daukate OCLCren onespena edo bermea, ez produktuetarako, ez informaziorako, ez hirugarrenek eskainitako ezein gomendiotarako. Mesedez, kontuan hartu OCLCk ez daukala erantzukizunik hirugarren horien edo horrelako aplikazioen pribatutasun-praktiken gainean. Zure datuak biltzen dituzten webgune edo aplikazio guztien pribatutasun-adierazpenak irakurtzera animatzen zaitugu. Adierazpen hau aplikatzen zaie bakarrik OCLCren zerbitzuek bildutako informazioei.
Hirugarrenen plugin sozialak
Gure zerbitzuek beste batzuen plugin sozialak eraman ditzakete. Plugin horien erabileraren ondorioz OCLCk datuak bil ditzake, eta baliteke hirugarrenek ere zuk egiten duzuna erregistratzea. Adibidez, gure mezuak partekatzen badituzu, baliteke hirugarrenen plugin horiek zuk egindako gure zerbitzuaren erabilerari buruzko informazioa biltzea.
Segurtasuna
Zentzuzko neurriak hartu ditugu informazioa babesteko galeren, aldaketen eta erabilera okerren aurrean. Halaber, zentzuzko segurtasun-prozedurak erabiltzen ditugu datu pertsonalen legez kanpoko edo baimenik gabeko sarbide, prozesatze, partekatze, aldatze, deuseztatze eta nahi gabeko galeren aurrean babesteko. Zure datu pertsonalak atzi eta erabil ditzaketen pertsonek baimena izan behar dute, fidagarriak izan behar dira, baliozko arrazoiak izan behar dituzte informazio hori atzitzeko eta konfidentzialtasun-betebeharren mende egongo dira gure enpresako eragiketak gauzatu ahal izateko.
Gogoratu zure kontuaren segurtasunaren arduraduna zu zeu ere bazarela. Adibidez, zure pasahitza gure segurtasun-sistemaren osagarri garrantzitsua da, eta pasahitza babestea zure ardura da. Ez partekatu zure pasahitza beste inorekin. Zure pasahitza arriskuan badago, lehenbailehen aldatu eta gurekin kontaktuan jarri.
Datuak gordetzea
Zure informazioa arrazoizko epealdi batez gordeko dugu hemen adierazitako xedeak lortu ahal izateko; zure eta OCLCren arteko kontraturik balitz, kontratua indarrean dagoen bitartean gordeko ditugu zure datuak, bai eta lege eta araudien arabera datuak mantentzeko betebeharra dugun bitartean ere; adibidez, legeak hala eskatzen badu, eskakizun, hitzarmen edo gatazka fiskal, komertzial eta enpresarialetarako.
Gure helburuak gauzatzeko edo legeek ezarritakoa betetzeko zure informazioa jadanik behar ez dugunean, informazio hori ezabatu, suntsitu eta anonimo bihurtuko dugu.
Umeak
Gure zerbitzuak erabiltzen dituzten umeen segurtasuna eta pribatutasuna babesteko neurriak hartzea oso garrantzitsua da. Gure zerbitzuak ez daude 13 urte baino gutxiago dituzten umeei zuzenduta.
Jakinez gero 13 urte (edo tokiko legediaren araberako adina) baino gutxiago duen ume bati buruzko informazioa bildu dugula, informazio hori gure erregistroetatik desagertzeko neurriak hartuko ditugu. 13 urte baino gutxiago dituen ume bati buruzko informazioa bildu dugula baldin badakizu, jakinarazi guri, mesedez.
Zure aukerak
Marketin-ekintzetatik at gera zaitezke
Halako sustapen-mezurik jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, egiguzu eskaera [email protected] posta elektronikoan.
Informazioa eskuratzeko eskubideak
Zuri buruz bildu dugun informazioari buruz galderarik baduzu, informazioa eguneratu edo aldatu nahi baduzu, edo zure informazioak akatsak edo hutsuneak dituela uste baduzu, mezu bat bidali [email protected] helbidera. Zentzuzkoak diren eskaera guztiek erantzuna jasoko dute.
Lau haizeetara argitaratu duzun edozein informazioa (adibidez, OCLCko Komunitate Zentroan argitaratua), denon begi-bistan egongo dela kontuan hartu, baita zure kontua bertan behera uzten baduzu ere. Gainera, publikoak diren web guneak, Komunitate Zentroarena bezalakoak, biltzaileek indizatuak izan daitezke, eta bilaketen emaitzen artean ager daitezke. OCLCk ez du beste inoren bilatzaileen aktibitatea kontrolatzen.
2018ko Kaliforniako Kontsumitzaileen Pribatutasun-Legea eta 2020ko Kaliforniako Pribatutasun Eskubideen Legea
2018ko Kaliforniako Kontsumitzaileen Pribatutasun-legea ("CCPA" ingelesezko sigletan) eta 2020ko Kaliforniako Pribatutasun Eskubideen Legea ("CPRA" ingelesezko sigletan) ez zaizkio aplikatzen OCLCri. OCLC ez da enpresa edo zerbitzu-hornitzailea (CCPA eta CPRAk termino horiek definitzen dituzten moduaren arabera). OCLC, Inc. irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta ez dauka akziodunik edo beste jaberik. Mundu osoan dituen filialek ez dute Kalifornian negoziorik egiten eta ez dute enpresen zerbitzu-hornitzaile gisa jarduten.
Nazioarteko erabiltzailek
OCLC mundu osoan diharduen erakundea da. Beraz, zu bizi zaren herrialdetik kanpora bidali eta han bildu, erabili eta prozesa daiteke zure informazioa, baita Amerikako Estatu Batuetan edo OCLCren filialek diharduten beste herrialde batzuetan ere.
Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) edo Erresuma Batutik kanpo dagoen beste eremu juridiko batera informazioa bidaliz gero, OCLCk arauzko kontratu-klausulak ezarrita dauzka (Erresuma Batuko estatu idazkariak onartutako arauzko kontratu-klausulak barne, hala badagokio) ziurtatzeko halako informazio pertsonalak Europar Batasuneko (EB)/Erresuma Batuko eta EEEko beste herrialdeetako datu-babeserako legeen araberako beharrezko babesa duela. OCLCk ezarrita dauzkan arauzko kontratu-klausulen kopia bat eskuratzeko, jar zaitez gurekin harremanetan.
Segidan aipatzen diren berme eta eskubideak ere aplikatzen zaizkie EEEn eta Erresuma Batuan datu pertsonalak biltzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko (prozesatzeko) jarduerei. EB eta Erresuma Batu osoan ezarritako eskubide hauek Datuak Babesteko 2016/679 Arautegi Orokorraren arabera aplikatzen dira, baita Erresuma Batuko legedian zuzendu eta txertatutakoaren arabera ere. Eskubide horiek erabiltzeko, jarri harremanetan [email protected] helbidearekin edo erabili hurrengo sekzioko "Kontaktua" atalean ematen den informazioa.
Europar Batasuneko edo Erresuma Batuko Pribatutasun Eskubideak
Mugak muga eta salbuespenak salbuespen, hauek dira beren datuen gainean EBn eta Erresuma Batuan pertsonek dituzten eskubideak:
Eskuratzea
Eskubidea duzu gugandik jasotzeko: zure datu pertsonalak ea prozesatzen ari diren azaltzeko egiaztapena , prozesatzeari buruzko zehaztapen batzuk eta zure data pertsonalen kopia.
Zuzentzea
Okerrak edo osatu gabeak diren datu pertsonalak zuzentzeko edo osatzeko eskatzeko eskubidea daukazu.
Aurka egitea
Egoera zehatz batzuetan eta zure egoera pertsonalari loturiko arrazoiak direla eta, zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu, legeek kontrakoa esaten ez badute. Gainera, zure datu pertsonalak marketinerako ez erabiltzeko eskaera edozein momentutan egiteko eskubidea daukazu.
Eramangarritasuna
Egoera zehatz batzuetan, gure esku dauden izaera pertsonaleko zure datuak jasotzeko eska dezakezu, behar bezala egituratutako eta erabilera komuna eta irakurketa mekanikoa duen formatu batean, bai eta tratamenduaren beste arduradun bati igortzeko ere. Eskubide hori erabiltzeko datuen tratamendua zure baimenaz edo kontratu baten arabera egin behar dira, baita modu automatizatuan egin ere.
Mugatzea
Egoera zehatz batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu. (i) okerrak direla uste baduzu, zure eskaria egiaztatu bitartean; (ii) prozesamendua legez kontrakoa bada, eta zuk datuak ezabatzerik nahi ez baduzu, mugatzea baizik; (iii) guk ez badugu dagoeneko zure daturik behar, baina zuk eskaera legal bat egiteko, gauzatzeko edo defendatzeko behar badituzu; edo (iv) zu ez zaude ados interes publikoan edo bidezkoan oinarritutako prezesamenduarekin, zure eskaria egiaztatu bitartean.
Ezabatzea
Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska dezakezu, datu-bilketaren xedeetarako dagoeneko beharrezkoak ez badira, zure baimena bertan behera utzi baduzu, datuak prozesatzeko legezko motibaziorik ez badago, aurka egin baduzu eta datuak prozesatzeko bidezko motibaziorik ez badago, prozesamendua legez kontrakoa bada, edo legea betetzeko datu horiek ezabatu behar badira.
Salaketa aurkezteko eskubidea
Datuen babeserako agintarien aurrean salaketa aurkezteko eskubidea ere badaukazu, bereziki bizitoki duzun Europar Batasuneko edo Erresuma Batuko estatuko agintarien aurrean, baina baita salatutakoa gertatu den estatuko agintarien aurrean ere.
Zure baimena ukatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea
Argi eduki behar duzu edozein prozesamendurako zure baimena eskatzen badizugu, baimena ukatzeko eskubidea daukazula, eta baimena nahi duzunean bertan behera utzi ahal izango duzula, zuretzat inolako ondorio negatiborik izan gabe. Zure baimena bertan behera utzi aurreko zure datu personalen prozesamenduak legezkoa izaten jarraituko du.
Kontaktua
Gure politikei buruzko galderarik baduzu, [email protected] helbidearekin harremanetan jarri, edo helbide honetara idatzi:
OCLC, Inc.
ATTN: Legal/Privacy Officer
6565 Kilgour Place
Dublin, Ohio 43017-3395
USA
Europar Batasuneko edo Erresuma Batuko erabiltzaileek datuak babesteko gure arduradunarekin kontaktatu ahal izango dute. Hona hemen haren datuak:
edo helbide honetara idatzi:
OCLC, Inc.
ATTN: Data Protection Officer
6565 Kilgour Place
Dublin, Ohio 43017-3395
USA
Ostatatutako produktu eta zerbitzuak
OCLCren produktu edo zerbitzuak OCLCko kidea den erakunde baten bitartez (OCLCko bezeroak) harpidetutako edo biltegiratutako produktu gisa ("Ostatatutako zerbitzuak") erabiltzen badituzu, erreparatu zure datuak biltzen, erabiltzen edo partekatzen dituen erakunde horren pribatutasun-politikari, nola jokatzen duen jakiteko.
Mesedez, kontuan hartu posiblea dela gure produktuak pertsonalizatzea. OCLCko kidea den erakunde bakoitzak erabaki dezake ostatatutako produktuen artean zein erabili, eta baita zer datu bildu, erabili eta partekatu ere. Mesedez, ikusi zure erakundearen pribatutasun-politika, zure erakundeari buruz informazio zehatzagoa izateko.
Gure bezeroei zerbitzua ematen dion erakunde gisa, OCLCk zuri buruzko informazioa jaso dezake, gure bezero batekin harremanetan jartzen bazara eta zerbitzua emateko gure bezeroak OCLCk ostatatutako produktu edo zerbitzuak erabiltzen baditu. Informazio hori ostatatutako zerbitzua emateko erabiltzen dugu.
Gainera, gure bezeroek datuen erabilera batzuen jarraipena egiten uzten digute ostatatutako zerbitzuei begira. Datu horiek gure produktuen hobekuntzarako biltzen eta erabiltzen ditugu. Halaber, gure zerbitzu ostatatuei jarraipena egiten diegu iruzurrak atzemateko eta bestelako segurtasun-asmoetarako, eta baita gure bezeroen eguneratze-beharrak dokumentatzeko ere.
Gure zerbitzu ostatatuen artean hauek daude: bibliotekako sistema integratuak, hala nola WorldShare Management Services (WMS) produktuen multzoa, OLIB, LBS, Bibliotheca; identifikazio-kudeaketarako sistemak, hala nola AUTHOS eta ELDAP; biblioteken arteko mailegutzarako produktuak, hala nola World Share Interlibrary Loan, Tipasa, eta ILLiad; bilaketa-produktuak, esaterako WorldCatLocal, WorldCatDiscovery, eta FirstSearch; eta beste zerbitzu ostatatu batzuk, hala nola EZproxy, CONTENTdm eta Wise. Zerbitzu ostatatuen adibideen zerrenda bat da hori, eta aldaketak egon daitezke.